Xevtxenko

Шевченко (Xevtxenko) izenarekin hasten da plaka eta dio: Xevtxenko Volodymyr Dmytrovytx, Ukrainako Zirku Nazionaleko zuzendaria (2007-2012)

Xevtxenko (ukraineraz: Шевченко; ohiko transliterazioak Shevchenko, Chevchenko, eta errusieratik edo ukraineratik euskarara transliteratzeko berdin Xevtxenko), jatorri ukrainarreko abizena da, oso ohikoa Ukrainan, eta baita Sobietar Batasuna izan zeneko beste herrialde batzuetan eta diaspora ukrainarrean. Ukrainako Xvets hitzetik eratortzen da (ukraineraz, швець, zapataria), -enko atzizkia gehiturik, ondorengotza adierazten duen atzizki antroponimikoa[1].

  1. (Ingelesez) Campbell, Mike. «Meaning, origin and history of the surname Shevchenko» Behind the Name (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).

Xevtxenko

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne