Zamalkadura

Zamalkadura Qilian mendietan, Txina. Material zaharrenak (ezkerrean, urdinez eta gorriz) material berriagoen gainean (eskuinean, marroi kolorean).

Zamalkadurak lurrazalaren deformazio prozesuen ondorioz sortzen diren estruktura geologikoak dira, unitate ezberdinen gaineko irristatzeaz ezaugarrituta. Fenomeno hori testuinguru konpresiboetan gertatzen da, indar tektonikoek arroken erresistentzia gainditzen dutenean. Zamalkaduraren geometria faila plano batez definitu ohi da (makurtua edota horizontala), gaineko unitatea azpiko unitatearen gainera mugitzea ahalbidetuta dimentsio handiko prozesu batean.

Zamalkaduretan, faila guztietan bezala, bi bloke bereizten dira: gaineko blokea eta azpiko blokea, bien arteko bereizketa desplazamendu planoa edo faila planoa izanda. Dena den, baliteke plano hori ez azaleratzea, zamalkaduraren identifikazioa oztopatuz. Honako kasuan, zamalkadura “ez-azaleratua” litzateke, eta, aldiz, azaleratuz gero “azaleratua” litzateke. Faila planoan desplazamendua 0 den puntuari “tip-point” deritzo. Plano horizontalean tip-point guztiak batuz gero “tip-line” lerroa lortzen da.

Failak eragindako desplazamenduaz gain, geruzek deformazio plastikoa jasan dezakete eta, gaineko blokean antiforma itxurako tolesa sortzen da. Tolesen geometria askotarikoa izan daiteke, materialen konpetentzia, dimentsio edota failaren desplazamenduaren arabera. Gainera, toles horiek gehienetan faila planoaren geometriarekin lotuta egoten dira, bi atal nagusi desberdintzen dira: batetik, desplazamendua horizontalki ematen da, mugimendua aurreranzkoa izanik. Osagai horri lautada deritzo; bestetik, aurreranzko mugimenduaz gain, desplazamendu bertikala pairatzen duen planoaren zatiari arrapala deritzo, tolesen sorrera eta gaineko blokearen goratzea eragiten.

Toles gerrikoetan eta orogenoetan ohikoa izaten da eskailera itxurako desplazamendu-geometriak sortzea, failarekin eraginez sortu daitezkeen tolesekin batera. Konpresio honetan bi sekzio bereizten dira; paraleloki aurkitzen den eta desplazamendu horizontala jasan duen sekzioari lautada deritzo. Aldiz, desplazamendu bertikala pairatu duen sekzioari arrapala deritzo.


Zamalkadura

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne