Zezidio

Kuku-sagarra ametz (Quercus pyrenaica) batean

Zezidioa edo kuskuilua[1] intsektuen, artropodoen, nematodoen, bakterien edo onddoen eraginez, landare-organo batean sortzen den koskor edo eskrezentzia da. Quercus familiako zuhaitzetan (haritz, arte, artelatz, erkametz...) azaltzen direnei kuku-sagar[2] deritze.

Koskorra begetalak parasitoaren presentziaz babesteko sortutako tumore onbera gisako ehuna da. Koxkor horiek landarearen meristemoetan, ehuna azkar hazten diren zeluletan sortzen dituzte, zurtoin, adaxka, kimu berri eta hostoetan eta hainbat forma har dezakete. Landarearentzat eraso edo infekzioa isolatzen du eta erasotzailearentzat eta haren larbentzat gordelekua eta elikagaia da. Intsektuek landarearen hazkundea edo zelula-banaketa azkartzen den unean, udaberrian alegia, sortarazten dituzte.

Landareetan zezidioak sortzen dituztenen artean hauek daude:

  1. «Kuskuilu». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-10-27.)
  2. «Kuku-sagar». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Noiz kontsultatua: 2024-10-27.)

Zezidio

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne