Zinologia kanidoen eta etxeko txakurren gaineko ezagutza alorra da[1], zoologiaren zein albaitaritzaren parte izan daitekeena. Ingelesezko erabilpenean, ikuspegi zoologiko da nagusi, baita txakurren inguruko zaletuek, txakurren hazleek, entrenatzaileek eta txakurra modu informalean aztertzen duten zale sutsuek ere zinologia egin ohi dute.[2][3][4][5]
Zinologia antzinako grezieratik eratortzen da, κύων, kyōn txakur hitzetik.
Txakur arrazen sailkapena ere zinologia kontua dela esan daiteke, Nazioarteko Federazio Zinologikoa delarik hauen sailkapena egiten duen erakunde nagusia, auzia gehienbat administratiboa delarik, biologikoa baino gehiago.