13, Rue del Percebe | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Egilea(k) | Francisco Ibáñez |
Argitaletxea | Editorial Bruguera eta Ediciones B |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko komikiak |
Hizkuntza | gaztelania |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1961eko martxoaren 6a |
Amaiera-data | 1970 |
13, Rue del Percebe Francisco Ibáñez kataluniar komikigileak sortutako komiki bat da. Komiki hau orrialde oso bateko bineta handi batez osatzen den, 1961eko martxoaren 6an lehenbiziko aldiz Editorial Bruguera argitaletxeko Tío Vivo haur-aldizkarian argitaratu zelarik. Denbora luze gabe bere ezohiko egitura berriari esker ospetsu bilakatu zen.
Komiki honetan hiri bateko auzo batean dagoen eraikin batetako hainbat auzotarren eguneroko gertakizun eta gorabeherak irudikatuta agertzen dira.