Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


1929ko kraka

Jende pilaketa Wall Streeten (New York) 1929ko krakaren ondoren.

1929ko kraka Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Burtsaren historian balore-merkatuak izandako beherakadarik larriena izan zen; haren ondorioek izan zuten irismen globalak eta iraupen luzeak Depresio Handia deritzon krisialdia ekarri zuten.[1]

Kraka ez zen egun bateko gertaera izan, horregatik, New Yorkeko Burtsa (New York Stock Exchange) erori zenean, hiru erreferentzia egunok erabili ohi dira akzioen gainbehera deskribatzeko: Ostegun Beltza, Astelehen Beltza eta Astearte Beltza. Hasierako beherakada Ostegun Beltzean gertatu zen (1929ko urriaren 24a), baina Astelehen Beltzean eta Astearte Beltzean (1929ko urriaren 28a eta 29a) gertatu zen narridura katastrofikoak merkatuarekiko izua hedatu zuen, eta Amerikako Estatu Batuentzat aurrekaririk gabeko eta epe luzerako ondorioak ekarri zituen.

Herrialde industrializatu askoren gainbehera ekonomikoa ematen ari zenean, Ameriketako Estatu Batuetan krakak Depresio Handia eragin zuen, eta finantza-erreformen eta merkatuen erregulazio berrien ezarketa ekarri zuen: aurrerantzean, mugarri izan ziren.

Merkatu-joera baikorrek[2] eta ikaragarrizko finantza-irabaziek sortutako euforiak Ostegun Beltzean zapuztu ziren, New Yorkeko Burtsan, akzioen balioak jaitsi zirenean. Ostegun Beltzean akzioen balioak behera egin bazuen ere, etengabeko beherakada izan zuten hilabete osoan zehar. Hiru eguneko epean, 100.000 langile estatubatuarrek lana galdu zuten[3].

Ostegun Beltzaren aurreko egunetan merkatua oso ezegonkorra zegoen, salmenta eskergak eta negoziazio-bolumen handiak prezioen igoeren eta errekuperazio zantzuekin tartekatzen baitziren.

Krakaren ondoren, Dow Jones Industria Batezbesteko (DJIA) indizea ez zen 1930 urtera arte errekuperatu, baina errekuperazio hori eta gero, berriz ere egundoko atzerakada etorri zen. 1932ko uztailaren 8an jasan zuen DJIA indizeak 1800 urtetik orduantxe arteko mailarik baxuena. Eta 1929 urtea baino lehenagoko balioak ez zituen 1954 urtera arte berreskuratu[4].

« 1929 urtearen erdialdean akzioak erosi eta mantendu zituen edonork, errekuperazioaren zain urte luzeak igarotzen ikusi behar izan zituen. »

—Richard M. Salsman.

  1. 1929ko balioen merkatu kraka. Encyclopedia Britannica.. (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).
  2. Merkatuko burbuilaren alde dirdiratsua. .
  3. Hakim, Joy (1995). A History of Us: War, Peace and all that Jazz. Nueva York: Oxford University Press. ISBN 0-19-509514-6.
  4. DJIA 1929tik gaur egun arte.. .

Previous Page Next Page