| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 89. Italiako Giroa | ||
Txapelketa | 2006 UCI ProTour 2.PT | ||
Etapak | 21 | ||
Datak | maiatzak 6 – 2006.eko maiatzak 28 | ||
Luzera | 3.508,2 km | ||
Herrialdea | Italia Belgika Suitza Austria San Marino | ||
Irteera-lekua | Seraing | ||
Helduera-lekua | Milan | ||
Taldeak | 22 | ||
Parte-hartzaileak | 198 | ||
Amaitu dutenak | 150 | ||
Bataz besteko abiadura | 38,315 km/o | ||
Official site | Webgune ofiziala | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Ivan Basso (CSC) | ||
Txapeldunordea | José Enrique Gutiérrez (Phonak Hearing Systems) | ||
Hirugarrena | Gilberto Simoni (Saunier Duval-Prodir) | ||
Puntukako sailkapena | Paolo Bettini (Quick Step-Innergetic) | ||
Eskalatzailerik onena | Juanma Garate (Quick Step-Innergetic) | ||
Etapa hegalariak | Paolo Savoldelli (Discovery Channel) | ||
konbinatuan onena | Paolo Savoldelli (Discovery Channel) | ||
Talderik onena | Phonak Hearing Systems | ||
◀2005 | 2007▶ | ||
Dokumentazioa |
2006ko Italiako Giroa Itzuli Handi honen 89. edizioa izan zen. 2006ko maiatzak 6 eta 28 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3553 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Ivan Bassok, bataz beste, 38,262 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia Belgikako Seraing herrian hasi eta Milanen amaitu zen.
Lasterketa Belgikako Valonia eskualdean hasi zen Bigarren Mundu Gerra amaitzean gertatu zen migrazioa omenduz, non 300.000 italiar baino gehiago hango ikatz meatzetara lan bila joan ziren. Era berean, Giro honek 1956an gertatu zen Bois du Cazierreko meatze hondamendian hildako 136 italiarren heriotza oroitzeko balio izan zuen.
Ivan Basso italiarra, hiru etapa irabazi zituena eta 8. etapatik maglia arrosa izan zena, izan zen edizio honen dominatzaile argia, sailkapen nagusian bigarrena izan zen José Enrique Gutiérrezi bederatzi minutu baino gehiago ateraz. 2001 eta 2003ko edizioen garailea izan zen Gilberto Simonik osatu zuen podiuma.
Juanma Garate izan zen etapa bat irabazi zuen euskaldun bakarra, itzulia amaitzeko bi egun falta zirela, sailkapen nagusian 7. amaituz eta mendiko sailkapena ere irabaziz. Puntukako sailkapena Paolo Bettinirentzat izan zen, intergiroarena Paolo Savoldellirentzat eta taldekakoa Phonakentzat.
11. etapako banakako erlojupekoa Jan Ullrichek irabazi zuen, baina TASak bi urteko zigorra jarri zion dopinagatik. Honen ondorioz, etapa horretako garaipena Ivan Bassorentzat izan zen.