2015eko NBEren Klima Aldaketari buruzko Konferentzia edo Nazio Batuen Konbentzio Esparrua Klima Aldaketazko XXI. Konferentzia Parisen antolatu zen, 2015an, azaroaren 30tik abenduaren 11 arte. Konferentzia NBKEKA (ingelesez United Nations Framework Convention on Climate Change, labur UNFCCC edo FCCC) antolatua zen negutegi-efektua eragiten duten gasen isurketa mugatzeko asmoz.[1]