| |||
Datu orokorrak | |||
Lasterketa | 106. Frantziako Tourra | ||
Txapelketa | 2019 UCI World Tour 2.UWT | ||
Etapak | 21 | ||
Datak | uztailak 6 – 2019.eko uztailak 28 | ||
Luzera | 3.365,8 km | ||
Herrialdea | Frantzia Belgika | ||
Irteera-lekua | Brusela | ||
Helduera-lekua | Paris | ||
Taldeak | 22 | ||
Parte-hartzaileak | 176 | ||
Amaitu dutenak | 155 | ||
Bataz besteko abiadura | 40,576 km/o | ||
Official site | Webgune ofiziala | ||
Emaitzak | |||
Txapelduna | Egan Bernal (Team Ineos) | ||
Txapeldunordea | Geraint Thomas (Team Ineos) | ||
Hirugarrena | Steven Kruijswijk (Team Jumbo-Visma) | ||
Puntukako sailkapena | Peter Sagan (Bora-Hansgrohe) | ||
Eskalatzailerik onena | Romain Bardet (AG2R La Mondiale) | ||
Gazte onena | Egan Bernal (Team Ineos) | ||
Saiatuena | Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step) | ||
Talderik onena | Movistar Team | ||
◀2018 | 2020▶ | ||
Dokumentazioa |
2019ko Frantziako Tourra Itzuli Handi honen 106. edizioa izan zen. 2019ko uztailaren 6an Bruselan hasi eta uztailaren 28an Parisen amaitu zen, tartean txirrindulariek ezarritako 21 etapa egin behar zituztela.
Garailea Ineos taldeko Egan Bernal kolonbiarra izan zen. Sailkapen orokorrean gailentzeaz gain, etapa garaipen bat lortu zuen. Honekin batera, talde bereko Geraint Thomas galestarra eta Jumbo-Visma taldeko Steven Kruijswijk nederlandarra igo ziren podiumera.
Lehenbiziko euskalduna, Movistar taldeko Mikel Landa arabarra izan zen, sailkapen orokorreko seigarren postuan amaitu zelarik.