Abbadtarren dinastia edo abbadien dinastia[1] (arabieraz: بنو عباد) Al-Andalusen, Kordobako Kalifa-herriaren gainbeheran (756–1031), sortutako dinastia musulmana izan zen. Garai haietan, kalifa-herria taifatan banatu zen, leinua ezberdinek gobernatzen zituenak: hammudtarrak, ziridarrak, jahwaridarrak, dhul-nunidarrak, amiridarrak, tojibidarrak eta hudidtarrak. Abbadtarrak leinu txikien artean indartsuenak izan ziren.[2] Bere agintaldiak 1023 eta 1091 artean iraun zuen Sevillako taifan. Hiru buruzagi izan zituzten: