Abbastar Kalifa-herria الخلافة العباسية الإسلامية Al-Khilāfah al-‘Abbāsīyyah al-Islāmīyyah | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
750 – 1258 | |||||||||
Kalifa-herria | |||||||||
| |||||||||
Abbastar Kalifa-herria, bere hedadura handienean, 850. urtearen inguruan. Berde ilunezko lurrak laster galdu zituen. | |||||||||
Geografia | |||||||||
Hiriburua | Bagdad | ||||||||
Kultura | |||||||||
Hizkuntza(k) | Arabiera | ||||||||
Erlijioa | Islam sunita | ||||||||
Historia | |||||||||
Sorrera | 750 | ||||||||
Ezeztapena | 1258 | ||||||||
|
Abbastar Kalifa-herria[1][2] (arabieraz: العبّاسيّون, al-‘Abbāsīyūn) Mahoma hil ondoren sortutako lau kalifa-herrietatik hirugarrena izan zen. Buruzagiak abbastarren dinastiaren kalifak izan ziren, omeiatarrak Al Andalus ez beste lurralde guztietatik egotzi ondoren, beren hiriburua Bagdaden kokatu zutenak. Kalifa garrantzitsuenak Al-Mansur (754–775 bitartean agindu zuena) eta Harun al-Rashid (786-809) izan ziren[3]. Azken honen agintaldian Bagdad munduko hiri garrantzitsuenetarikoa bihurtu zen. Kalifa hau Mila eta bat gauetan agertzen da.[4]
Etengabeko borrokek eta luxu zein arte liberalen garapenak markatu zuten leinu berriaren historia.