Abiadura-patinajea 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan | |
---|---|
Mota | sport competition at a multi-sport event (en) kirol diziplina olinpiko |
Honen parte da | 2022ko Neguko Olinpiar Jokoak |
Data | 2022ko otsailaren 19a |
Kokaleku | Pekin Pekingo Abiadura Patinajeko Obalo Nazionala |
Kirola | Izotz gaineko abiadura-patinaje |
Abiadura-patinajea 2022ko Neguko Olinpiar Jokoetan Beijingen jokatu zen 2022ko otsailaren 5etik 19ra bitarte, Beijingo Abiadura Patinaje Obalo Nazionalean. 24. aldia izan zen Neguko Olinpiar Jokoetan kirol hau zegoela, 17.a emakumezkoentzat. Guztira, 14 proba egin ziren, 7 gizonezkoenak eta 7 emakumezkoenak, 2018an bezainbeste. Genero oreka hobeto bermatzeko, parte-hartzaile kopuru berbera zegoen emakumezkoen eta gizonezkoen artean, 83 bakoitzean (2018an 100 gizonezko eta 80 emakumezko izan ziren). Guztira, beraz, 166 parte-hartzaile izan ziren, 180 beharrean.