Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Acetobacter

Acetobacter
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaAlphaproteobacteria
OrdenaRhodospirillales
FamiliaAcetobacteraceae
Generoa Acetobacter
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Acetobacter generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Aerobio hertsiak eta mugikorrak dira. Bere flageloek kokapen peritrikoa dute.

Bakterio hauek, Gluconobacter generoarekin batera, bakterio azetikoaren multzoan (Acetobacteraceae) sailkatzen dira. Azetikoaren bakterioek azido azetikoa sortzen dute etanola oxidatzen dutenean. Hori dela-eta, Acetobacter garrantzi handiko mikrobioa da ozpinaren sortze prozesuan (ozpina uretan disolbaturiko azido azetikoa baita), eta ozpinaren ekoizpen industrialean erabili ohi da.

Azido azetikoa sortzen duenez, Acetobacter gai da pH azidoetan hazteko (pH=5). Sortzen duen azidotasunak, beraz, ez du bakterioa hiltzen.

Ozpinaren ekoizpenean onuragarria bada ere, Acetobacter kaltegarria ere izan daiteke ardogintzan, ardoaren alkohola (etanola) oxidatzen duenean: ardoa garrazten du, etanola azido azetiko bihurtuz. Era berean, gure sagardogileen etsai amorratua ere bada, arrazoi berarengatik: sagardoa garrazten du ozpina sortzerakoan.

Ardoa, garagardoa eta sagardoa Acetobacter-ek garratz ez dezan kupelak oxigenorik gabe mantendu behar dira, ez dira aireztatu behar. Bakterio hondatzailea oso aerobioa denez, oxigenorik ezean ez da haziko eta ez du ardoa edo sagardoa hondatuko.

Ardogintzan sufre dioxidoa ere erabiltzen da mikrobio horren hazkuntza galarazteko.

Genero honetako hainbat espezie gai dira nitrogenoaren finkapena egiteko. Finkapen hau landareekin sinbiosian daudenean burutzen dute.


Previous Page Next Page






عصية خلية Arabic عصيه خليه ARZ Acetobàcter Catalan Acetobacter Czech Acetobacter German Acetobacter English Acetobacter Spanish Acetobacter French Acetobacter GL Acetobacter ID

Responsive image

Responsive image