Adenina | |
---|---|
Formula kimikoa | C5H5N5 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | Nitrogeno, karbono eta hidrogeno |
Mota | base nukleiko eta purine alkaloid (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,6 g/cm³ |
Fusio-puntua | 360 ℃ |
Masa molekularra | 135,054 Da |
Erabilera | |
Rola | primary metabolite (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | GFFGJBXGBJISGV-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 73-24-5 |
ChemSpider | 185 |
PubChem | 190 |
Reaxys | 608603 |
Gmelin | 16708 |
ChEBI | 3903 |
ChEMBL | CHEMBL226345 |
RTECS zenbakia | AU6125000 |
ZVG | 100458 |
DSSTox zenbakia | AU6125000 |
EC zenbakia | 200-796-1 |
ECHA | 100.000.724 |
CosIng | 54413 |
MeSH | D000225 |
RxNorm | 290 |
Human Metabolome Database | HMDB0000034 |
KNApSAcK | C00001490 |
UNII | JAC85A2161 |
NDF-RT | N0000147177 |
KEGG | D00034 eta C00147 |
PDB Ligand | ADE |
Adenina azido nukleikoetan (DNAn zein RNAn) agertzen den base nitrogenatuetako bat da (besteak guanina, zitosina, timina eta urazilo izanik). Base nitrogenatu purikoa da, purinatik eratortzen baita. DNAn adenina beti timinarekin elkartzen da, bi hidrogeno zubien bitartez; hidrogeno-lotura hau ahula da, eta erraz desegiten da, DNA molekula berotzean, esaterako.
Adeninaren nukleosidoa adenosina da; fosforilatzen denean AMP edo adenosin monofosfato nukleotidoa agertzen da, eta baita ADP (adenosin difosfatoa) eta ATP (adenosin trifosfatoa) ere. Nukleotido hauek garrantzi handikoak dira zelularen hartu-eman energetikoetan: ATPa, bereziki, zelularen gordailu energetikotzat har daiteke, prozesu metabolikoetan funtsezko zeregina betetzen baitu.