Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Adierazle (kimika)

Kimikan adierazle esaten zaio ingurunearen aldaketa kimikoren baten arabera kolorez aldatzen den substantzia organikoari[1].

Disoluzio bati adierazle bat eransten bazaio analisi bat egiteko, hori pasatzen ari den bitartean aldaketa kimiko adierazgarri bat jazoten da, kolore-aldaketa gehienetan. Aldaketa horren intentsitatea edo indarra hainbat faktoreren arabera mudatuko da, azidotasun-konstantearen arabera esaterako. Kolorearen mudantzaren kasuan, aldaketa gertatzen da ionizatu gabeko substantziek kolore diferentea dutelako ionizatuarekin alderatuta.

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).

Previous Page Next Page