Agra आगरा | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | India |
Indiako estatua | Uttar Pradesh |
Division of Uttar Pradesh | Agra division |
Indiako barruti | Agra barrutia |
Izen ofiziala | Agra आगरा |
Jatorrizko izena | आगरा |
Posta kodea | 282001 |
Geografia | |
Koordenatuak | 27°11′N 78°01′E / 27.18°N 78.02°E |
Azalera | 188,4 km² |
Altuera | 171 m |
Demografia | |
Biztanleria | 1.585.705 (2011ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | 8.417 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Telefono aurrizkia | 562 |
Ordu eremua | UTC+05:30 |
Matrikula | UP-80 |
agra.nic.in |
Agra Indiako hiri bat da, Uttar Pradesh estatuan dagoena, Jamuna ibaiaren ertzean. Mogol Inperioaren hiriburua izan zen 1556 eta 1658 bitartean.
Hiria, Delhiko sultana zen Sikandar Lodik sortu zuen 1501 eta 1504 bitartean, bere hiriburu bihurtu zuena. Mogoldar lehen enperadorea izan zen Babur, hiri honetan babestu zen Ibrahim Lodiren aurka 1526an borrokatu ondoren. Akbarrek, inperioko hiriburu ofizial bihurtu zuen 1556an.
XVI. mendearen erdialdea eta XVII. mendearen erdialde artean, Akbar, Jahangir eta Shah Jahanen erregealdietan, hiria, bere oparotasunezko punturik gorenera iritsi zen. Shah Jahanek Taj Mahala eraikitzea agindu zuen 1631n. Beranduago, inperioaren hiriburua Delhi izatera pasako zen.
Mogoldar Inperioa erori ondoren, Jatak 1761ean, Gwaliorreko rajputak 1764an, Sindhiarrak 1784an eta britainiarrak 1803an, hiri honetan bizi izan ziren 1857ko Indiako Matxinadan, zenbait gudu odoltsu gertatu ziren Agrako gotorlekuan.
Gaur egun, hiriak, urtero, milioika bisitari jasotzen ditu Taj Mahal mausoleoa bisitatzeko. Zoritxarrez, Agrak, hiriaren ondarea arrisku bizian jartzen ari den kutsadura atmosferikoa jasaten du.