Ahaztutako gaixotasun tropikalak | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | tropical disease (en) diseases of poverty (en) |
Identifikatzaileak | |
MeSH | D058069 |
Ahaztutako gaixotasun tropikalak (ingelesez: Neglected tropical diseases, NTDs) gaixotasun infekziosoen multzo bat dira, Afrika, Asia eta Amerikako garapen bideko herrialdeetan ohikoak direnak.[1] Patogeno mota desberdinak dira eragileak, hala nola, birusak, bakterioak, protozooak eta helmintoak. Osasun-zerbitzuetarako, higiene egokirako eta edateko uretarako sarbiderik ez duten komunitateak hartu ohi dituzte eraginpean.[1] Saharaz hegoaldeko Afrikan, tuberkulosiak eta malariak adinako inpaktua dute eritasun hauek.[2] Batzuetan, ordea, sendabideak ez dira garestiak; eskistosomiasiaren tratamendua, esate baterako, haur bakoitzeko 0,20 estatubatuar dolar besterik ez zen kostatzen urtean 2007an.[3]