Aitor gizonezkoen euskal izena da, Euskal Herrian oso erabilia. Izena Agosti Xaho idazleak asmatu zuen[1].
Aitor antzinako euskal herritarren aitalehen mitikotzat aurkezten du Xahok. Bere jatorria "aitonen seme" esaeran dago, hau da, "aita onen seme": Ipar Euskal Herriko euskaran "noble" esan nahi du espresio honek.