Akitania | |||
---|---|---|---|
Aquitaine | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Bordele 44°50′16″N 0°34′46″W | ||
Azalera | 41.308 | ||
Mugakideak | Poitou-Charentes, Limousin, Midi-Pyrénées eta Nafarroa Garaia | ||
Administrazioa | |||
Demografia | |||
Biztanleria | 3.316.889 | ||
Dentsitatea | 80,29 bizt/km² | ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Historia | |||
Sorrera data: 1960ko ekainaren 4a | |||
Bestelako informazioa | |||
Ordu eremua | |||
aquitaine.fr |
Akitania[1][2][3] (frantsesez: Aquitaine; okzitanieraz: Aquitània) Frantziako hego-mendebaldeko eskualdea izan zen. Ipar Euskal Herriaren eskualde administratiboa zen eta Okzitaniako lurraldea ere bada. Bost departamenduk osatzen dute eta prefektura Bordelen dago. 41.308 km²-ko azalera dauka eta 3.049.000 biztanle (70 biz./km², 2004). 2016tik Akitania Berria eskualdeko zati da.
Izenaren jatorria Akitania erromatarretik datorkio (latinez: Aquitania), Erromatar Inperioko probintzia. Gutxi gorabehera oraingo Akitania antzinako Akitaniako mendebaldea da.