Akrobaziazko eskia eski alpetarraren modalitate bat da, non eskiatzaileek saltoak eta trukoak egin behar dituzten. XX. mende erdialdean sortu zen eta joko olinpikoetara 1992. urtean heldu zen Albertvillen[2]. Bereizten diren bi espezialitate handi daude, aireko jauzien espezialitatea alde batetik, eta zulo edo mogul motako espezialitatea bestetik. Lehenengoan, jauzi akrobatikoak epaimahai batek baloratu behar ditu, bigarrenean, berriz, eskiatzaileek zuloz eta elur menditxoz beteriko elur aldapak jaitsiz egin behar dituzte jauzi akrobatikoak.
Akrobaziazko eskia abiadura, ikuskizuna eta eskiatu bitartean, aireko maniobrak egiteko gaitasuna konbinatzen dituen kirol bat da. Hainbat modutan izendatu ohi da kirol modalitate hau, besteak beste, freestyle, freestyle skiing eta hotdogging.[1]