Mota | talde etniko historiko eta konfederazio |
---|---|
Ondorengoa(k) | Alamannia (en) |
Alamanak[1] (latinez: alamanni; aitzingermanikoz: *allai manniz[2]) germaniar tribuen batasun bat izan ziren, sueboak eta semnonak nagusiki, hasieran Elba ibaiaren erdialde eta behe arroan egokitu zirenak. Lehenbiziko aipamena 213. urtekoa da. Frankoek germaniar herri guztiei erantsi zieten auzoan zituzten alamanen izena, eta horretatik dator Alemania.[3]