Aleksei Alekseievitx Abrikosov (errusieraz: Алексе́й Алексе́евич Абрико́сов; Mosku, 1928ko ekainaren 25a - Palo Alto, Kalifornia, 2017ko martxoaren 29a) errusiar fisikaria izan zen. 2003an Fisikako Nobel Saria jaso zuen, Vitali L. Ginzburg eta Anthony J. Leggettekin batera, supereroaleen eta superjariakarien teoriari egindako ekarpenengatik.