Alekto | |
---|---|
Antzinako Greziako erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Familia | |
Aita | Urano |
Ama | Gaia |
Alekto, greziar mitologian, (antzinako grezieraz Ἀληκτώ, "gupidagabea"), Erinietako bat da (Furiak erromatar mitologian), Tisifone (hilketaren mendekatzailea) eta Megera (jeloskorra)ren ahizpa.
Hesiodoren arabera, Gea (lurra)ren alaba zen, Uranok, honen seme Kronosek zikiratu zuenean isuritako odolaren bidez ernaldua izan zena.
Alekto, delitu moralak zigortzeaz arduratzen den Erinia da (sumina, harropuzkeria, etab...), batez ere, gizakien aurkakoak badira. Bere funtzioa, Nemesisek duenaren oso antzerakoa da, baina azken honek, jainkoen aurkako delitu moralak zigortzen ditu.