Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Alemaniako Alderdi Komunista

Alemaniako Alderdi Komunista
Datuak
Izen laburraKPD
Motaalderdi komunista
HerrialdeaWeimarko Errepublika, Alemaniako Errepublika Demokratikoa eta Mendebaldeko Alemania
IdeologiaMarxismoa, leninismoa, Antifaxismoa, komunismoa, sozialismoa eta marxismo-leninismoa
Kokapen politikoaEzker iraultzaile politiko
Jarduera
Kide kopurua106.656 (1919)
Agintea
LehendakariaErnst Thälmann
Egoitza nagusi
GazteriaQ113369294 Itzuli
Osatuta
Zeren jabe
Historia
Sorrera1918ko abenduaren 30a
Sortzailea
Ordezkatzen duEspartakisten Liga eta International Communists of Germany (en) Itzuli
AurrekoakEspartakisten Liga
OndorengoakAlemaniako Alderdi Sozialista Batua eta German Communist Party (en) Itzuli
Desagerpena1956ko abuztuaren 17a
1933

Alemaniako Alderdi Komunista (Kommunistische Partei Deutschlands edo KPD), 1918ko abenduaren 30ean izan zen sortua Rosa Luxemburgo eta Carlos Liebknecht-engatik eta 1956ra arte iraun zuen alderdi politikoa da. Ideologikoki komunista da eta etapa marxista, leninista eta estalinistak igaro ditu. 1919tik aurrera, hau 1943an desagertu zen arte, Komintern edo III internazional Komunistaren parte izan zen .

Komintern Leninek eta Errusiako Alderdi Boltxebikeak sortu zuten erakunde komunista zen. Honen xedea maila internazionalean sortzen ziren alderdi komunistei bermea eta sustengua ematea zen.

KPDaren aurrekaritzat hartzen da “Espartako Elkartea”. Elkarte hori I. Mundu Gerraren azken urteetan sortu zen iraultza komunista sustatzeko helburuz. Izena Espartakoren omenez jarri zioten; izan ere, Espartako Antzinako Erromako esklabu-matxinadarik esanguratsuenaren buruzagi izan zen.  

Espartako Elkartea izatetik Kommunistische Partei Deutschlands izatera igarotzen da Komintern-en kide bilakatzen direnean.

Era berean, KPDaren oinordekotzat hartzen dira SED, Alemaniako Batasun Sozialistaren Alderdia (Ekialdeko Alemanian); eta DKP, Alemaniar Alderdi Komunista (Mendebaldeko Alemanian).

Ekialdeko Alemanian 1946. urtera arte egon zen politikoki aktibo KPD, urte horretan aurretik aipatutako SEDgatik ordezkatua izan zen arte. Mendebaldeko Alemanian, ordea, 1956 arte jarraitu zuen jardun politikoa KPDko zuzendaritzak, esatatuko botere betearazleak, hau da, epaimahaiak alderdia indargabetu zuen arte. Azkenengo gertakari hau hartzen da KPDaren amaiera-puntu gisa.

Alemaniako Alderdi Komunistak 360.000 bazkide zituen eta hainbat azpi-antolakunde barnebiltzen zituen. Gazte Komunisten Elkartea (KPDaren gazte antolakundea), Roter Frontkämpferbund, Frente Gorriaren Borrokalarien Aliantza, KPDren antolakunde paramilitarra.

Bi antolakundeak ilegalizatuak izan ziren 1929an Adolf Hitlerren gobernuan.

Die Rote Fahne, Bandera Gorria egunkaria KPDaren alderdi komunikatiboa. Honen bidez, Alemaniako Alderdi Komunistak propaganda egiten zuen.


Previous Page Next Page