Alfabeto glagolitikoa edo glagolitsa (kroazieraz: glagoljica; serbieraz: глагољица; errusiera eta bulgarieraz: глаголица; ukraineraz: глаголиця; txekieraz: hlaholice) eslaviar hizkuntzetan idazteko erabili zen lehen alfabetoa da. Zirilo eta Metodio santuek sortu zuten IX. mendean, Biblia eta liturgia liburuak antzinako eslavierara itzultzeko. Bi mendetan zehar eslovenieraz, kroazieraz eta bulgarieraz idazteko erabili zen, batez ere erabilera liturgikorako[1]. Gaur egun ere, Dalmaziako zenbait parrokiatan erabiltzen da oraindik.