Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Alpetar eski

Eskiatzaile bat malda bat jaisten

Alpetar eskia edo jaitsierako eskia eskiaren modalitate bat da. Alpe mendikatean egiten hasi zen, hortik datorkio alpetar izena. Teleaulki baten laguntzaz maldaren goialdera igotzen, eta ondoren malda jaisten datza. Zenbait lehiaketa mota daude, baina nagusia denbora laburrean makil batzuetatik zehar pasatzea da.

Alpetar Eskiko Munduko Txapelketa 1931n hasi ziren egiten; eta Alpetar Eskiko Munduko Kopa, 1966tik aurrera. Neguko Joko Olinpikoen artean dago 1936. urteaz geroztik.


Previous Page Next Page