Altaiko ponia | |
---|---|
Zaldi arraza | |
Espeziea | Equus ferus caballus |
Jatorria | Errusia Txina Kazakhstan |
Sinonimoak | Altaiko zaldia. Oïrotskaïa |
Altaiko ponia, (errusieraz: Altaïskaya edo Oïrotskaïa), Asia Erdialdean kokatutako Altai mendi-multzoan garatutako bertako zaldi arraza bat da[1]. Siberiako antzinakoenak diren zaldi arrazen artean dago. Izena,hain zuzen, Altai mendietatik hartu du.
Bere tamaina zein beste hainbat ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean sartzen da. Oso landatarra eta iraupen handikoa, mendeetan zehar bere ingurunearen baldintza latzei egokitu da, bertako nomadentzat ezinbesteko baliabidea izanik.
Errusiako Iraultza ondoren zaldi hauek asko gurutzatu ziren kanpoko arrazekin. Haren ondorioz arraza garbiko abere gutxi geratzen da. Oro har arraza garbiko zaldiak kolorez orbaindunak dira. Gurutzaketa hauen ondorioz Altaiko zaldi berria arraza sortu zen.