Altzaria, sarritan pluralean erabilia, giza jardueren euskarri gisa erabiltzen den objektu mugikorra da; etxeetan, bulegoetan eta bestelako lokaletan ohikoak diren erabilera eta jarduerak errazteko balio duten objektuak dira[1]. Terminoak, normalean, giza jarduera arruntak errazten dituzten objektuei egiten die erreferentzia, hala nola lo egitea, jatea, janaria prestatzea, atseden hartzea, etab., mahai, aulki, ohe, apalategi, sukaldeko altzari eta abarren bidez. Terminoak ez du bere baitan hartzen tresnak eta makinak, hala nola ordenagailuak, telefonoak, etxetresna elektrikoak, etab.
Altzariak, funtzionalak izateaz gain, diseinu jakin baten emaitza izan daitezke, eta apaingarri gisa ere har daitezke. Horrez gain, helburu sinboliko edo erlijiosoa ere eduki dezake.
Altzariak material mota askotakoak izan daitezke, esaterako metalezkoak, plastikozkoak edo zurezkoak.