Amadeo VIII.a Savoiakoa (Chambéry, 1383ko irailaren 4a - Ripailleko gaztelua, Thonon-les-Bains, 1451ko urtarrilaren 7a) italiar elizgizona izan zen, antipapa 1439 eta 1449 bitartean. Basileako Kontzilioak Aita Santu izendatu zuenean (1439), hartu zuen izena. Savoiako konde (1391-1416) eta duke (1416-1440) izan zen; Piemontea Savoiarekin lotu zuen 1429an. Aita Santu izendatu ondoren, Nikolas V.ari bere mendekotasuna eskaini zion (1449), eta hark kardinal izendatu zuen. Hura izan zen azken antipapa.