Amara Berri | |
---|---|
![]() | |
![]() Lehen planoan, Amara Berri eta Anoeta estadioaren ikuspegi orokorra. | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Donostia |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′25″N 1°58′45″W / 43.30694°N 1.97917°W |
Azalera | 1,439 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 30.189 (2023) |
Dentsitatea | 20.979 bizt/km² |
Amara Berri Donostia hiriko auzoa da, Amara Zaharra izeneko auzotik hegoaldera zabaltzen dena, Urumea ibaiaren ertzetan. Biztanleria-dentsitate handiko auzoa da, hiriko eraikin altuenetakoekin, eta merkataritza eta zerbitzu-izaera nabarmena ere badu. Aldi berean, Donostiara etorri eta bertatik ateratzeko bide-sareko gurutzagune garrantzitsua da. Auzo honen hegoaldean Anoetako kirolgunea dago. 30.477 biztanle ditu (2022).