Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Amoeba

Amoeba
Sailkapen zientifikoa
FilumaAmoebozoa
KlaseaTubulinea
OrdenaAmoebida
FamiliaAmoebidae
Generoa Amoeba
Azpibanaketa

Amoeba Amoebidae familiako protista unizelularren genero bat da. Genero honetan, 5 espezie deskribatu dira. Protozoo hauen ezaugarri nagusia da forma aldakorra dutela, pareta zelularrik ez dutelako eta pseudopodo bidezko mugimendu ameboideoa dutelako. Pseudopodoek, hau da, zitoplasmaren epe laburreko proiekzio horiek, azalera bat hartzean eta aurrerantz bultzatzen laguntzen diete amebei. Pseudopodoa gainazal batean zehar norabide zehatzean mugitzen den heinean, amebaren atzeko zatia uzkurtu egiten da. Uzkurdurak zitoplasma aurrera bultzatzen du hedatzen ari den pseudopodoa betetzeko, eta uzkurdura horrek atzeko zatia mugiarazten du.

Era berean, amebek pseudopodoak erabiltzen dituzte elikagaiak harrapatzeko (solido zein likidoak), fagozitosi (solidoen kasuan) edo pinozitosi (likidoen kasuan) izeneko prozesuetan.  Genero honetako espezieak aske bizi dira uretan zein lurrean eta bertan aurkitzen diren organismo txikiagoez, zenbait bakterioez edota deskonposizioan dauden partikulez elikatzen dira.

Espezie ezagunena Amoeba proteus da eta 700-800 μm neurtzen ditu. Hala ere, beste espezie batzuk askoz txikiagoak izaten dira. Ameba hauek honako ezaugarriak dituzte: nukleo zelular bakarra, presio osmotikoa mantentzen duen bakuolo uzkurgarri bat eta elikagaiak prozesatzeko bakuolo digestiboak

Dena dela, beste ameba espezie eta genero asko daude (ikus Amoebozoa eta Ameboide), eta horietako batzuk gizakien edo animalia batzuen hesteetan parasito bezala jarduten dute.

Medikuntzan garrantzia duten espezie nagusien artean, Entamoeba histolytica nabarmentzen da, disenteria amebiar edo amebiasia eragiten duena. Eritasun honek, hestearen kanpoaldean lesioak sortzeko gaitasuna dauka. Zenbait espeziek, bizitza askea izan arren, meningoentzefalitisaren koadro larria eragin dezakete (Naegleria, Hartmannella eta Acanthamoeba generoak). Hala ere, hestean bizi diren, ameba apatogenoak existitzen dira eta horien artean aipatzekoak dira Entamoeba coli eta Endolimax nana[1].

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amoeba Aldatu lotura Wikidatan
  1. Ameba. Diccionario Médico.

Previous Page Next Page






أميبا Arabic اميبا ARZ এমিবা AS Amöb AZ Амёбалар BA Амёбы BE Амёба BE-X-OLD Амеби Bulgarian အမီးဗား BLK অ্যামিবা (গণ) Bengali/Bangla

Responsive image

Responsive image