Anne Frank | |
---|---|
(1941) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Annelies Marie Frank |
Jaiotza | Maingau Clinic of the Red Cross (en) eta Frankfurt am Main, 1929ko ekainaren 12a |
Herrialdea | Hirugarren Reicha 1941eko azaroaren 25a) Weimarko Errepublika aberrigabea (1941eko azaroaren 25a - |
Bizilekua | Frankfurt am Main Merwedeplein 37-II (en) annex Prinsengracht 263 (en) Frankfurt am Main Bergen-Belsen |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Bergen-Belsen, 1945eko martxoa (15 urte) |
Hobiratze lekua | Bergen-Belsen |
Heriotza modua | berezkoa ez den heriotza: Tifusa |
Familia | |
Aita | Otto Heinrich Frank |
Ama | Edith Frank |
Haurrideak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | 6th Montessori School Anne Frank (en) |
Hizkuntzak | nederlandera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | eguneroko-idazlea eta idazlea |
Lantokia(k) | Amsterdam |
Lan nabarmenak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | judaismo erreformista |
annefrank.org | |
| |
Anne Frank, jaiotzez Annelies Marie Frank, (Frankfurt, Alemania, 1929ko ekainaren 12a - Bergen-Belsen, 1945eko martxoa)[1][2] alemaniar judua zen, idatzi zuen egunkaria dela-eta ezaguna Bigarren Mundu Gerran naziengandik ihesi ezkutuan zela.
Gerra garaian Amsterdameraino iritsi zen familiarekin batera, naziengandik ihes egin nahian. Familiarekin ezkutatzen zen zuloan egunkaria idatzi zuen. Hilabete batzuen ondoren ordea, familia osoa atxilotu zuten eta alemaniar kontzentrazio esparrutan banatu. 1944ko irailaren 2an bidali zuten Anne Auschwitzera eta geroxeago Bergen-Belsenera. 1945eko otsaila edo martxoan tifusak harrapatu eta neska hil zen.[3] Handik egun batzuetara liberatu zuten kontzentrazio esparru hau, baina Annerentzat berandu izan zen. Familiako guztiak hil ziren, aita izan ezik.
Urte batzuk geroago, Annaren aita, Otto Heinrich Frank, arduratu zen bere alabak bi urte eta erdi idazten eman zuen egunkari intimoa argitaratzeaz: Anne Franken egunkaria (55 hizkuntzatan irakur litekeena).