Annie Hall 1977ko estatubatuar komedia erromantiko filma da, Woody Allenek zuzendutakoa, film onenaren Oscar saria irabazi zuena. Allenen film entzutetsuenetakoa da, bere lana seriotasun maila berrira eraman zuelako. Halaber, bere zinema estiloren ezaugarriak bideratzen hasi ziren: errealistikoki idatzitako hizketaldiak, gehienetan moztu gabe filmatuta, edo barregurari eta atsekabeari adinako garrantzia ematea.
Esamesen arabera, istorioa benetazko bizitzan bikote izan ziren Allen eta Keatonen bikote harremanaren hausturan oinarritua omen dago.