Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Antroponimia

Antroponimia pertsonen izen propioen jatorria eta haien esanahiak aztertzen dituen onomastikaren atala da. Euskaltzaindiak, antroponimia izenburupeko bi pertsona-izen zerrenda argitaratuta dauzka:

  • Euskal Herritik kanpoko pertsona-izenak.
  • Euskal Herriko pertsona-izenak[1].

Euskaltzaindiak, Euskal Herriko pertsona izenen lehen zerrendetan, mutilen eta nesken pertsona izenak bereizi zituen[2][3]. Horrek polemika ekarri zuen[4][5], pertsona batzuek genero bereizketarik gabeko izenak egon bazeudela[6] erakutsi zutelako, eta batzuen ustez, are gehiago egon behar zutela defendatzen zutelako[7][8].

Euskaltzaindiak 2019ko ekainean, genero bereizketarik gabeko pertsona izenen lehen zerrenda argitaratu zuen[9][10][11].

  1. «Izenak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  2. «Pertsona-izenak» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  3. Euskaltzaindia. Onomastika. Pertsonen izen zerrendak.
  4. Jaka Irizar, Aiora. (2013-12-20). «Euskal pertsona izenen generoaz» 31 eskutik (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  5. López, Axier. «Euskaltzaindiak zakila arazo linguistiko bilakatu zuenekoa» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  6. Iturralde Sarasola, Asier. «Badira izen mistoak Euskaltzaindiaren zerrendetan» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  7. «"Genero-markarik gabeko izenen aldeko apustua egiten dute askok"» Argia (via Hiruka.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  8. Fernández Casete, June. «Euskararen erabilera inklusiboa» UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritza eta Pikara Magazine (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).[Betiko hautsitako esteka]
  9. «Euskaltzaindiak genero markarik ez duten izen batzuk onartu ditu lehen aldiz» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  10. «Euskaltzaindiak 500 pertsona izen neutro erantsi dizkio izendegiari» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).
  11. Goikoetxea, Garikoitz. «Irizpidea aldatu du Euskaltzaindiak, eta izen neutroak onartzen hasi da» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-06-14).

Previous Page Next Page