Antzinako Erregimena (frantsesez: Ancien Régime) frantziar iraultzaileek, gutxiesgarritzat, 1789ko Frantziako Iraultzaren aurreko gobernuari (Luis XVI.a Frantziakoaren monarkia absolutua) jarri zioten izena da; erregimen bera zuten gainerako europar monarkiak izendatzeko ere erabiltzen da. Antzinako Erregimenari kontrajarri zitzaion Erregimen Berria (Espainian, Erregimen Liberala).
Izen hau, Aro Modernoarekin ia guztiz bat datorren garai bat izendatzeko ere erabiltzen da.