Antzinako ingelesa | |
---|---|
Ænglisc sprǣc | |
Datu orokorrak | |
Hiztunak | 0 |
Eskualdea | Ingalaterra (hego eta ipar-mendebaldeko muturrak izan ezik), Eskoziako eskualde batzuk eta Galesko ekialdea. |
Araugilea | arautu gabea |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak anglo-frisiar hizkuntzak angliar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | latindar alfabetoa, futhorc (en) eta futhark (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | ang |
ISO 639-3 | ang |
Glottolog | olde1238 |
Wikipedia | ang |
Linguist List | ang |
IETF | ang |
Antzinako ingelesa edo anglosaxoiera (Ænglisc, Anglisc, Englisc) anglosaxoiek eta bere ondorengoek egungo Ingalaterra ia osoan eta egungo Eskoziako hego-ekialdean V. mendetik XII. mendera hitz egiten zuten hizkuntza da,[1] ingelesaren arbasotzat hartzen dena. Egun, hizkuntza hartatik testu idatzi batzuk besterik ez zaizkigu geratzen.
Mendebaldeko Germaniar hizkuntza izan zen, antzinako frisieraren senidea zena. Bost kasu gramatikalak erabiltzen zituen (nominatibo, akusatibo, genitibo, datibo eta instrumentala, nahiz eta azkena arraroa izan) eta baita singularra eta plurala. Substantibo guztiek genero zuten: adibidez, sēo sunne (eguzkia) femeninoa zen, se mōna (ilargia) berriz maskulinoa. IX. mendetik aurrera, antzinako eskandinavieraren eragina jasan zuen, eskandinaviar hizkuntzetako bat zena.