Arbaiungo arroila | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 457 m |
Prominentzia | 357 m |
Mota | arroila |
Luzera | 6,2 km |
Azalera | 12,1 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°40′28″N 1°11′11″W / 42.67433706°N 1.18634346°W |
Mendikatea | Idokorriko mendilerroa Leireko mendilerroa |
Kokapena | Pirinioaurrea |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Arbaiungo arroila Nafarroa Garaiko ekialdeko haitzartea da, Zaraitzu ibaiak zeharkatzen duena. Zangozerrian dago, Isu eta Usun herrien artean. 6,20 kilometroko luzera eta 12,10 kilometro koadroko azalera ditu. Zatirik sakonenetan, 457 metroko aldea dago ibaiaren mailaren eta gailurrik altuenen artean; azpimarratzekoak dira eskuinaldeko Monteidorra eta ezkerraldeko Arangoiti mendiak.
Natura 2000 sarekoa da, natura erreserba gisa.