Archaeoindris | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Palaeopropithecidae |
Generoa | Archaeoindris Herbert F. Standing, 1909 |
Banaketa mapa | |
Archaeoindris gaur egun iraungia dagoen lemuriforme-genero erraldoi bat da, Madagaskarreko irlan eboluzionaturiko primaterik handiena, gorila ar baten tamaina har zezakeelarik, 200 kilogramotako pisuarekin eta 1.5 metro inguruko altuerarekin.[1] Gaur egun, Palaeopropithecidae familiako kide konsideratzen da, beste zazpi generorekin batera. Hasiera batean, femur-anatomiaren eta gorputz-tamaina handiaren ondorioz ia esklusiboki lurtarra zen ideia zabaldu zen arren,[2] material fosil berrien agerpenak esku zein hankak igokari motel baina indartsu bat izateko moldaturik zegoela azaldu dute.[3] Izan ere, falangeen kurbadura zuzenki erlazionaturik dago esku- zein oin-funtzioekin; hala, igokari/saltakariak diren espezieak (Pongo generoaren kasu) falange-hezurrak kurbatuagoak edukiko dituzte. Paleoprotezidoak, Archaeoindris barne, falange proximalak oso kurbatuak dituzte, orangutanaren antzeko bizimodua zutenaren adierazle.