Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Argudio

Argudioa pertsonak konbentzitu eta zerbait egia eta arrazoizkoa dela erakusteko baliatzen den diskurtso eta baieztapenen multzoa da. Finean, argudioek pertsonak limurtzea dute helburu; beraz, froga logiko nahiz matematikoak argudioak badira ere, badira argudioak logikaz okerrak edo arrazoian oinarritzen ez direnak.


ARGUDIOAK Argudioak emanez, igorleak nolabaiteko eragina izan nahi du hartzailearengan, hura zerbaitez konbentzitzeko. Hori lortzeko, ezinbestekoa du iritzi-gaiaz edo eztagaidagaiaz duen ikuspuntua modu sinesgarrian adieraztea, eta, horretarako, argudioak erabiltzen dira.

Igorleak gai baten inguruan hartzailearen atxikimendua lortzeko, argudio esanguratsuak eta sendoak erabili behar ditu. Argudio horiek norberaren iritzi eta sinesmenetan oinarrituta egon daitezke; dena dela, hartzailearengan indar eta eragin handiagoa izateko, hobeak dira beste argudio batzuk, hain zuzen, gertaeretan eta egiazkoa den edo egiazta daitekeen informazio edo erreferentzietan oinarrituta daudenak. Azter ditzagun banan-banan.

A) Adibideetan oinarritutako argudioak

Iritzia adierazten duen baieztapen bat egiaztatzeko, errealitatetik hartutako gertaera bat, egoera bat, datu zehatz bat edo halakoren bat aipatzen da.

ADIBIDEA

IRITZIA: Zaborra biltzeko modu guztiak kontuan hartuta, atez atekoaren bidez birziklatzen da gehien.

ARGUDIOA: Lezon, sistema horrekin, hondakinen % 80tik gora birziklatu da aurten.

KONTUAN HARTU

• Adibideak esanguratsua izan behar du.

• Informazio-iturrietara jotzea lagungarri izan daiteke adibide egokia lortzeko.

B) Autoritate-argudioak

Iritzia adierazten duen baieztapen bat egiazkoa dela frogatzeko, igorlearen iritzi bera duen eta gaian aditua den autoritate batek esandakoa erabiltzen da.


ADIBIDEA

IRITZIA: Genero-indarkeriari aurre egiteko zailtasunak daude EAEn.

ARGUDIOA: Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zerbitzuko zuzendari Mariola Serranok azaldu duenez, 2011ko lehen seihilekoan, aurreko urteko datuekin alderatuta, hazi egin da genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen kopurua.

KONTUAN HARTU

• Autoritatea pertsona, erakunde, ikerketa edo bestelako bat izan daiteke, baina, betiere, gaian aditua izan behar du.

• Autoritatea aipatu egin behar da argudioan. Horrela, esandakoari fidagarritasuna emango diogu, hartzaileak aukera izango baitu iturrietara jo eta informazioa egiaztatzeko. D) Tradizioan oinarritutako argudioak

Iritzi bat baieztatzeko, tradizioa islatzen duen esaera zahar, atsotitz edo esapide bat erabiltzen da.

ADIBIDEA

IRITZIA: Futbolean, erritmoa bizitzea baliagarri izaten da aurkariak nekatzeko, baina partidaren amaiera-amaieran presaka aritzeak, normalean, ez du bermatzen emaitza onik.

ARGUDIOA: Azkar eta ondo, usoak hegan.

E) Kausa-ondorio erlazioan oinarritutako argudioak

Baieztapen baten eta hura justifikatzeko ematen diren argudioen artean, kausa-ondorio erlazio logikoa egoten da. Erlazio horiek adierazteko egiturak unitate honetako 1. osagaian erabili dituzu, baita Literataria unitatean ere.

ADIBIDEA

IRITZIA: Sendagai hori debekatu egin beharko litzateke.

ARGUDIOA: Gaixoak sendagaia denbora luzez hartzen badu, hil egin daiteke.

KONTUAN HARTU

Gertaera batek kausa bat baino gehiago izan ditzake. Guztiak jaso ezin badira, sendoenak ematen saiatu behar dugu.


Previous Page Next Page






حجة (منطق) Arabic তৰ্ক (তৰ্কশাস্ত্ৰ) AS Argumentu AST Arqument AZ Hujah (mantèk) BEW Argument Catalan بەڵگە (لۆژیک) CKB Argument Czech Argumentation Danish Argument German

Responsive image

Responsive image