Aromaniera | |
---|---|
Limba armãneascã — limba armãnã — armãneashti — armãneashte — armãneashci — armãneashce — limba rãmãneascã — limba rãmãnã — rrãmãneshti | |
Arumanieraren hedapena, horiz. | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Grezia, Albania, Errumania, Mazedoniako Errepublika, Serbia, Bulgaria |
Hiztunak | 300.000 |
Rankinga | Ez 100 mintzatuenen artean |
Ofizialtasuna | Mazedoniako zonalde batzuk (gutxiengo baten hizkuntza) |
UNESCO sailkapena | 3: arriskuan |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak hizkuntza erromantzeak Eastern Romance (en) | |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-2 | rup |
ISO 639-3 | rup |
Ethnologue | rup |
Glottolog | arom1237 |
Wikipedia | rup eta roa-rup |
ASCL | 3903 |
UNESCO | 331 |
IETF | rup |
Endangered Languages Project | 963 |
Aromaniera[1] (limba armãneascã, armãneshce edo armãneashti), baita mazedo-errumaniera edo valakiera ere, Europako Hego-Ekialdean mintzatutako erromantze hizkuntza da. Haren hiztunek beren buruari aromaniar edo valakiar esaten diote.
Errumanierarekin hainbat antzekotasun baditu ere, aromanierak grezieraren eragin handia du, errumanierak ez bezala, horrek eslaviar hizkuntzen eragin bizia baitu, ordea. Filologo batzuen arabera, hala ere, aromaniera ez da hizkuntza beregaina, eta errumanieraren dialekto arkaikotzat hartzen dute.
Aromanieraren ezaugarri fonetiko berezietako bat hasierako f- latindarraren galera da: ferrum → her, "burdina". Hala ere, ezaugarri hori meglenoerrumanierarekin partekatzen du.