Arraun surfa edo padelsurfa surf kirolaren aldaera bat da, Hawaiin sortua. Ohiko surfean, kirolaria eserita izaten da uhin bat etorri arte; arraun surfean, aldiz, surflaria taularen gainean zutik izaten da, eta arraun bat darabil ur gainean mugitzeko. Kirol hau 2013an dokumentatu zen.[1]