Arrautza (elikagaia) | |
---|---|
janari eta sukaldaritzako osagai | |
Materialak | arrautza |
Osagaiak | Gorringoa eta zuringoa |
Historia | |
Honen produktua | narrasti, arrain, hegazti, Monotremata, anfibio eta Ornogabe |
Arrautza, batez ere hegaztiena, oso elikagai ohikoa da munduko hainbat gastronomiatan, janaria prestatzeko osagai moduan. Erabilienak oilo arrautzak dira, baina beste hegaztien arrautzak ere jaten dira: ahatea, antzara, galeperra, ostruka eta abar. Arrainen arrautzak, hala nola kabiarra eta arrabak, edo narrasti batzuena ere jan ohi dituzte gizakiek.
Jan daitezkeen arrautza gehienak arrautza-oskol, zuringoa eta gorringoak osatzen dute. Arrautzaren zati guztiak jateko onak badira ere, arrautza-oskola normalean baztertua izaten da. Elikadura kontuan hartuta, arrautzak proteina eta B bitamina iturri dira.
Berez, arrautza zenbait espezietako emek erruniko gorputz ugaltzailea da.