Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Arte Ederren Goi Eskola Nazionala (Paris)

Arte Ederren Goi Eskola Nazionala (Paris)
École nationale supérieure des beaux-arts
Kokapena
Koordenatuak48°51′25″N 2°20′00″E / 48.85681°N 2.33328°E / 48.85681; 2.33328
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1797ko apirilaren 20a
Webgune ofiziala

Parisko Arte Ederren Goi Eskola Nazionala (frantsesez École nationale supérieure des beaux-arts edo ENSBA), baita ere "Beaux Arts de París" izenarekin ezaguna, nazioarteko mailan prestigioa duen arte-eskola unibertsitarioa da. Parisen kokaturik dago, 6. barrutian.

Unibertsitate publikoa da. Jatorrian Parisko École des Beaux-Arts zen. Lehen lau arte eder erakusten ziren: margolaritza, eskultura, grabatu eta arkitektura. 1968an, André Malraux Kultura Ministroa izanik, zortzi UPA edo "unités pédagogiques d'architecture" sortu zituen Frantzia osoan eta horrekin arte-disziplinen batasuna puskatu zuen. Geroztik, zortzi UPA horiek Arkitektura Goi Mailako Eskola Nazionalak edo ENSA bihurtu dira.


Previous Page Next Page