Artritis | |
---|---|
Artritis erreumatoide duten eskuak | |
Deskribapena | |
Mota | hezurren hantura, inflammatory disease (en) , artropatia, musculoskeletal system symptom (en) eritasuna |
Espezialitatea | Erreumatologia |
Sintoma(k) | joint inflammation (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | salsalate (en) , azido alfa-linoleniko, azido meklofenamikoa, golimumab (en) , adalimumab (en) , metilprednisolona, abatacept (en) , pregabalin (en) , celecoxib (en) , leflunomide (en) , meloxicam (en) , Hidroxiklorokina, gabapentina, metotrexato, ustekinumab (en) , gammaglobulina, tofacitinib (en) , sulfasalazine (en) , certolizumab pegol (en) , tocilizumab (en) , diklofenako, rituximab (en) , prednisona, (S)-duloxetine (en) , apremilast (en) , Buprenorfina eta etanercept (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | M00-M25 |
GNS-9-MK | 710 -719 |
GNS-10 | M00-M25 |
GNS-9 | 710 -719 |
DiseasesDB | 15237 |
MedlinePlus | 001243 |
eMedicine | topic list |
MeSH | D001168D001168 |
Disease Ontology ID | DOID:848 |
Artritisa (grekotik 'giltzadura' eta 'hantura') artikulazioen handitzea dakarren patologia bat da. Sintoma nagusiak giltzaduretan mina eta zurruntasuna izatea dira[1]. Beste sintoma batzuk ondorengoak dira: gorritasuna, berotasun sentsazioa, hantura eta kaltetutako giltzaduren sentsibilitate murriztua, besteak beste[2]. Kasu batzuetan, beste organo batzuetan ere eragin dezake. Gaixotasuna autoimmunitarioa edo infekziosoa izan daiteke eta bere agerpena bat-batekoa edo pixkanakakoa. Ehundik gora artritis mota ezberdin ezagutzen dira.
Giltzadura bakarrean eragiten duen kasuetan monoartritis deritzo, 2 edo 3 kaltetzean, aldiz, oligoartitris eta aldi berean 4 edo gehiagori eragitean poliartritis.
Kontuan izan behar da ezin dela artritisa artrosiarekin nahastu, izan ere, azken hau endekapenezko gaixotasuna da, ez hanturazkoa. Hala ere, batzuetan artrosia osteoartritis bezala izendatzen da, anglosaxoi literaturan bereziki.
Osteoartritisa jendearen %3,8ak jasaten du eta artritis erreumatoidea, berriz, %0,24ak.[3] Hala ere, adina aurrera doan heinean gaixotasun honen agerpena ohikoagoa izaten da eta jasaten dutenen bizi kalitatea zeharo kalte dezake.
Hezurren hausturak nahiz artikulazioen higadurak berak eraginda sortzen da gaixotasun hau.