Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Askomizete

Helvella crispa askomizetea.

Askomizete Ascomycota filumaren izen zaharra da; obulutegiaren ordez zaku txiki bat (asku izenekoa) duten onddoez esaten da. Esporak zaku horien barruan sortzen dira. Zakuak bakarturik bizi daitezke ingurunean, edo erantsita dauden landareen gainean sor daitezke, bestela. Ugalketa sexualaz gainera, asexuala ere badute.

Industrian erabiltzen dira zenbait mota, hartzigarri bezala. Batzuk eritasunak sortzen dizkiete landareei, eta jateko onak diren fruituak ematen dituztenak ere badira. Legamiak, lizunak, boilurrak eta abar askomizeteak dira.


Previous Page Next Page








Responsive image

Responsive image