Asoka | |||
---|---|---|---|
K.a. 268 - K.a. 232 ← Bindusara (en) - Dasaratha Maurya (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Patna, K.a. 304 | ||
Herrialdea | Maurya Inperioa India | ||
Lehen hizkuntza | sanskritoa | ||
Heriotza | Patna, K.a. 232 (71/72 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Bindusara | ||
Ama | Subhadrangi | ||
Ezkontidea(k) | Tishyaraksha (en) Karuvaki (en) Asandhimitra (en) Padmavati (en) (K.a. 265 - Devi (en) (K.a. 285 - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Maurya dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Prakritoa | ||
Irakaslea(k) | Upagupta (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, Enperadorea eta bhikkhu (en) | ||
Influentziak | Siddhartha Gautama | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | budismoa |
Asoka edo Ashokavardhan Maurya[1] (hindiz: अशोक), Asoka Handia izenaz ezaguna (K.a. 304 - K.a. 232) Maurya Inperioko hirugarren enperadorea izan zen. Indiako azpikontinentearen jabe zen, eta Bengala eta Afganistan arteko lurretan agindu zuen. Nolabait, Indiaren sortzaile kontsideratzen da, lur guztien lehenengo batasuna egin baitzuen.
Bindusararen semea eta Chandraguptaren biloba zen. Indiako azpikontinentearen zatirik handienean izan zen errege K.a. 269 ingurutik K.a. 232ra, gaur egungo Afganistanetik Bengalaraino[2], baita hegoalderantz ere, gaur egungo Mysoreraino. K.a. 260. urtearen inguruan, Kalinga[3] konkistatu zuen gerra suntsitzaile batean, bere aurrekoek lortu ez zutena[4]. Gerra sarraskiak ikusi ondoren, budista bilakatu zen pixkanaka[5].
Asokak gerra suntsitzailea hasi zuen Kalingako estatuaren aurka (Odisha berria), zeina K.a. 260. urte inguruan bereganatu zuen[6]. Haren ediktuetako interpretazio baten arabera, budismora[7] bihurtu zen Kalingako gerrako heriotza ugari ikusi ondoren eta bereganatu nahian ekin zuena, eta, diotenez, gerrak 100.000 heriotza eta 150.000 deportazio baino gehiago eragin zituen[8]. Asoka oroitua da zutabeengatik eta ediktuengatik, Sri Lankara eta Erdialdeko Asiara monje budistak bidaltzeagatik eta Buda Gautamaren bizitzan leku esanguratsu batzuk markatzen dituzten monumentuak ezartzeagatik[9].
Asokaren ediktuez harago, hari buruzko informazio biografikoa mende batzuk geroago idatzitako kondairetan oinarritzen da, esaterako, II. mendeko Ashokavadanan (Asoka narrazioa, Divyavadanaren zati bat) eta Sri Lankako Mahavamsa (Kronika Handia) testuan. Indiako Errepublika modernoaren ikurra Asokaren lehoiaren kapitelaren egokitzapen bat da. Ašoka izenak Sanskritoz «minik gabe, penarik gabe» esan nahi du (A «privativum» da, eta Šoka, «mina, larritasuna»). Bere ediktuetan, Devānāmpriya (Jainkoen maitatua) eta Priyadaršin edo Priyadarshi (Guztiak maitasunez begiratzen dituena) deritze. Zuhaitz batenganako zuen afektua da bere izena asoka zuhaitzarekin edo Saraca indicarekin (batzuetan, Polyalthia longifoliarekin gaizki identifikatua) erlazionatzeko arrazoia, eta, horri, erreferentzia egiten zaio Ashokavadanan.
Historia unibertsalaren eskema bilduman (1920), H.G. Wellsek idatzi zuen: «Historiako zutabeak betetzen dituzten erregeen dozenaka milaka izenen artean: maiestate, graziadun, gorentasun eta antzekoak, Asokaren izenak distira egiten du, ia bakarrik, izar batek bezala distiratzen du»[10].