Asturica Augusta | |
---|---|
Datuak | |
Eskualde historiko | Hispania |
Erromatar Inperioko probintziak | Gallaecia |
Koordenatuak | 42°30′N 6°06′W / 42.5°N 6.1°W |
Historia | |
Garaia | K.a. 14 |
Kultura | Erromatarrak |
Asturica Augusta erromatarren hiria izan zen, K.a. 14an Legio X Geminaren kanpamentua izateko eraikia. Asturum izeneko conventus iuridicusko hiriburua, muino batean dago, Leongo mendiak eta Páramo Leonés kontrolpean zituena. I. eta II. mendeetan eskualdeko urre-meategiak ustiatu zituenez, Hispania osoko gune nagusienetariko bat bilakatu zen.[1] Denboraren poderioz, egungo Astorga bihurtu zen.[2]
Hiri honetan Legio X Gemina geratu zen luzaroan eta hiri honetan zentralizatuko ziren Hispania Ipar-mendebaldeko urre mehatz garrantzitsuak.