Atonement 2007ko Joe Wright ingeles zinema zuzendariaren drama film bat da. Ian McEwan idazlearen izen bereko eleberrian oinarritua dago. James McAvoy, Keira Knightley, Saoirse Ronan, Romola Garai, Benedict Cumberbatch eta Vanessa Redgrave aktoreek antzeztu zuten.