Our website is made possible by displaying online advertisements to our visitors.
Please consider supporting us by disabling your ad blocker.

Responsive image


Aurizko zaldi

Aurizko zaldia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Euskal Herria
SinonimoakBurgetekoa. Burgete zaldia

Aurizko zaldia izen bereko herrian, Auritzen, jatorri daukan Euskal Herriko bertako zaldi arraza baten izena da[1]. Mendiko zaldiak dira, eta azken hamarkadetan beraien erabilera bereziki haragitarako izan da, nahiz eta garai batean baserri lanerako oso estimatuak izan ziren ere. Oro har Auritzeko zaldia ospe handikoa da bertako baserritarren artean, baita basoan lor-zaldiaren lanetan ere. Hala ere, azken urtetan arrazaren haragitarako ezaugarriak hobetzuz joan dira lanerako egokieraren kaltetan.

Zaldi hauek bereziki Nafarroa Garaiako Erronkari, Aezkoa eta Artzibarren aurkitu daitezke[2], nahiz eta Euskal Herriko beste zenbait eskualdetara zabaldu diren ere lehen aipatutako ospea dela medio.

  1. (Gaztelaniaz) Arrazari buruzko artikuloa ITG Ganaderoaren web-an. https://web.archive.org/web/20160326104145/http://itgganadero.com/itg/portal/seccion.asp?S=3&P=17&N=78
  2. https://web.archive.org/web/20160326104145/http://itgganadero.com/itg/portal/seccion.asp?S=3&P=17&N=78

Previous Page Next Page






Burguete horse English Burguete (cheval) French

Responsive image

Responsive image