Austral argentinarra[1] (gaztelaniaz: Austral), Argentinako Errepublikan 1985etik 1992ra zirkulazioan egon zen dibisa da[1]. Bere ISO 4217 kodea ARA zen eta bere sinboloa ₳ edo A[2]. Austral argentinar banako baten ehunena zentabo deitzen zen eta austral bakoitza 100 zentaboz osatuta zegoen. Dibisa honen izena australis latinezko hitzatik dator. Austral hitzak, australa, hegotarra, esan nahi du gaztelaniaz[3].
:1
izeneko erreferentziarako